Herri Administrazioek, bere eskumena administrazio-jarduketa automatizatuan baliatzean, zigilu elektronikoak erabili ahal izango dituzte identifikatzeko eta bere jarduna autentifikatzeko. Zigilu horiek sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen betekizunak betetzen dituzten ziurtagirietan oinarrituko dira.
Zigilu elektronikoaren ziurtagiriak ondokoekin uztartzen ditu Sinadura Egiaztatzeko Datuak: administrazio, erakunde edo entitate baten identifikazio eta autentifikazio datuak; ziurtagiriaren titularra den administrazioaren, erakundearen edo entitatearen ordez jarduten duen pertsona fisikoaren datuak; eta, halakorik bada, administrazio-jarduketa automatizatua delegatu zaien langileenak.
Administrazio honek kudeatzen dituen administrazio jarduketa eta prozedura automatizatuen kasuan, erakundearen zigiluaren ziurtagiria deskarga dezakezu, Egoitza elektronikoan automatikoki sortu den PDF dokumentuan txertatuta. Horren baliozkotasuna egiaztatzeko, Valide zerbitzua erabil dezakezu, Presidentetzako Ministerioak helburu horretarako sortua.
Behin zerbitzuan sartuta, jarrai iezaiezu honako argibide hauei:
1. Sartu “Ziurtagiria balioztatu” aukeran.
2. Aukeratu aldez aurretik deskargatutako ziurtagiria.
3. Adierazi bertan ageri den segurtasun kodea.