Udalaren Egoitza Elektronikoaren zerbitzuek eguneko 24 orduetan funtzionatuko dute, urteko egun guzti-guztietan.
Arrazoi teknikoak direla-eta Egoitza Elektronikoa edo bere zerbitzu batzuk eten egin beharko direla aurreikusten denean, herritarrei ahalik eta arinen eman beharko zaie horren berri "Zerbitzuaren etenaldiak" atalaren bidez, eta kontsulta egiteko dauden beste aukeren gaineko informazioa eskainiko zaie bertan. Holakoetan, informazioa Egoitza Elektronikoaren beraren bidez argitaratuko da edo egoera horren berri eman dezaketen bestelako komunikabideen bitartez.
Epeak zenbatzeari dagokionez, egun baliogabeak dira Autonomi Erkidegoko lan jaien egutegia ofizialean jaiegunak eta tokiko jaiak direnak. Oraingo urterako jaiegunak hurrengo egutegian adierazten dira.