Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluak honela definitzen du Egoitza elektronikoa: herritarrek telekomunikazio-sareen bidez eskura duten helbide elektronikoa, administrazio publiko baten titulartasunekoa, edo organismo publiko edo zuzenbide publikoko erakunde batena edo batzuena, beren eskumenak baliatuz.
Egoitza honen bidez, herritarrek eta enpresek informazioa eskuratzeko eskubidea erabil dezakete, bai eta Administrazio honekin kudeaketak egin ere.Egoitza honen helbide ofiziala Interneteko helbidean dago eskuragarri:https://udaletxean.leioa.eus/
Egoitza elektroniko honen titulartasuna hauei dagokie: IZENA: Leioako UdalaHelbidea: Elexalde auzoa,1 CP eta Hiria: 48940 Leioa (Bizkaia)Administrazio hau arduratzen da, egoitza elektroniko hau kudeatu eta administratzean, haren bidez eskura daitekeen informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea zaintzeaz.