Erregistro elektronikoan Udalaren eskumeneko auziekin lotutako eskaerak aurkez daitezke. Erregistro elektronikoan sartzeko, NAN elektronikoa edo onartzen diren ziurtagirien zerrendako beste ziurtagiri digital bat behar da. Horretaz gain, izapide hau egiteko beharrezko eskakizun teknikoak egiazta daitezke.
Aukeratu egin nahi duzun izapidea () eta egiaztatu Erregistro Elektronikoaren bidez aurkez daitekeela. Bete ezazu datu-orria eta erantsi eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, Udalak ahalik eta azkarren ekin diezaion izapideari. Behin izapidea osatuta, aurkeztu izanaren frogagiria jaulkiko da, eta deskargatu eta/edo inprimatu ahal izango duzu.
Erregistro elektronikoa eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztiak egoten da erabilgarri, arrazoi teknikoen ondoriozko zerbitzu etenak izan ezik. Horien berri emango da "Zerbitzu etenak" atalean.
Udalaren erregistro elektronikoak Egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialak izango ditu epeak zenbatzeko. Egun baliodunetan ezarritako epeak zenbatzeko, eta interesdunek epeak betetzeari dagokionez, ondoren azaltzen den moduan jokatuko da:
- Erreferentziazko data eta ordua eskaera, idazkia edo komunikazioa jaso edo irten den unekoak izango dira, Erregistro Elektronikoaren euskarri den informazio sistemaren arabera.
- Egun baliogabeetan jasotako eskaera, idazki eta/edo komunikazioen sarrera hurrengo egun balioduneko lehen orduan egindakotzat joko da. Ondorio horietako, eskaera, idazki edo komunikazioa benetan aurkeztu den data eta ordua jasoko da sarrerako idazpenean, baina berrespen mezuan hurrengo egun balioduneko zero orduak eta minutu bat adieraziko da.
- Udal administrazioaren Erregistro Elektronikoari dagokionez, egun baliogabeak Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen eta Udalaren herriko jaiegunen egutegi ofizialean ageri direnak izango dira. Egutegi hori egoitza elektronikoan argitaratuta dago "Egun baliogabeen egutegia" atalean.