Zenbait dokumentu ohikoak dira Udalean egin beharreko izapideetan.
Udalak zerbitzu bat ezarri du dokumentu horiek, behin aurkeztuta, Udalarekin egin beharreko gestio guztietan erabiltzeko, zure baimenarekin eta dokumentu bakoitzak ezarrita duen indarraldiak iraun bitartean.
Horretarako, sar zaitez “Dokumentazio berrerabilgarria aurkeztea” izapidean.
“Dokumentazio berrerabilgarria kontsultatu” aukeraren bitartez, dagoeneko aurkeztu dituzun dokumentuak zein diren eta indarrean dauden kontsulta dezakezu.
Era berean, ohartarazten dizugu herritarrek edozein aldaketa komunikatu behar dutela derrigorrean, horrek dokumentuaren indarraldiari (aurkeztutako jatorrizko dokumentuarenaz bestelakoa bada) edo edukiari eragiten badio.
Lotutako zerbitzuak