Hasiera -> Jakinarazpenen postontzian sartzea

Jakinarazpenen postontzian sartzea

Zer da?

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 41.1, artikuluak lehentasuna ematen die bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenei. Edonola ere, modu horretan egingo dira interesduna horretara behartuta dagoenean.

Beraz, jakinarazpen elektronikoak boluntarioak dira behartuta ez dauden interesdunentzat. Pertsona bakoitzak edozein unetan erabaki ahal izango du Udalari jakinarazi ahal izango dio aurrerantzean jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egin nahi dituela edo modu horretan egiteari utzi nahi diola.

Arau beraren 43.1 artikuluarekin bat, jakinarazpen elektronikoa Egoitza Elektronikoaren bitartez egingo da, bai jakinarazpen elektronikoa borondatez aukeratu den prozeduren kasuan, bai jakinarazpen elektronikoak derrigorrezkoak diren prozeduren kasuan.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak behartzen dituen kasuetan, hori izango da jakinarazpen bidea, Herri Administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko betebeharraren ondorioz.

Zerbitzu honek konfidentzialtasun, egiazkotasun eta pribatutasun berme guztiak betetzen ditu, parte hartzaileen nortasuna eta komunikazioen segurtasuna bermatze aldera.

Zer behar dut?

Nola eman dezaket baimena jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko?

Jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko baimena zerbitzura sartuta.

Nola funtzionatzen du?

Jakinarazpen elektroniko bat jaulkitzen den bakoitzean, Udalak mezu elektroniko informatiboa bidaliko du zuk adierazitako helbide elektronikora. Kontuan izan mezu elektroniko horrek ondorio informatiboak baino ez dituela.

Maiz sar zaitez zure jakinarazpen elektronikoen postontzian, jakinarazpen berririk jaso duzun egiaztatzeko. Ez utzi pasatzen 10 egun natural baino gehiago, hori baita araudiak ezartzen duen epea jakinarazpenetan sartzeko. Bestela, behin epe hori igarota, Udalak ulertuko du jakinarazpena errefusatu egin duzula, eta egintza jakinarazitzat emango du ondorio guztietarako, ez bada egiaztatzen, ofizioz edo norbaiten eskariz, jakinarazpenean sartzea ezinezkoa izan dela arrazoi tekniko zein materialengatik.

Postontzian jakinarazten berriak onartu edo errefusatu ahal izango dituzu. Une horretan pertsona fisikoa edo juridikoa jakinaren gainean dagoela ulertuko da, eta onartutako zein errefusatutako jakinarazpenak kontsultatu ahal izango ditu.

Jakinarazpena onartzeak edo errefusatzeak dagokion jaso izanaren agiria bidaltzea dakar, eta bitarteko elektronikoen bidez sinatu beharko da.

Zure jakinarazpenen postontzian sartu

 

2019ko otsailaren 25a

 

Egoitzaren laguntza
Ohiko arazoak konpontzea
Egun baliogabeen egutegia
Zerbitzu Elektronikoen karta
Zerbitzuaren etenak
Tramiteen katalogoa
Kontratugilearen perfila
Iragarkien taula
Dokumentuak balioztatzea eta ikuskatzea
Kexak eta iradokizunak
Erregistro elektronikoa
Notifikazio elektronikoak
Faktura elektronikoa


Beste informazio interesgarri batzuk