Hasiera -> Eskaera berriak aurkeztea

Eskaera berriak aurkeztea

Zerbitzu honek aukera ematen du Udalari edozein motako zerbitzu edo komunikazioak eskatzeko, partikularrak zein ekipamenduekin edo lurraldearekin lotutako orokorrak.

Izapideak hasteko lehen urratsa Izapideen Katalogoa da. Bertan jasotzen da Udalak eskaintzen dituen izapide guztien zerrenda, herritarrek jakin dezaten lizentziak eta baimenak lortzeko egin beharreko udal izapideen eskaintza zein den.

Izapide bakoitzak gestioa burutzeko jakin beharreko informazio guztia azaltzen du, hala nola deskribapena, eskaera hasteko epeak eta betekizunak, ebazteko epeak, araudi aplikagarria, eta abar. 

Horrekin batera, izapideak egiteko bide edo bitartekoak ezartzen dira:

  • Aurrez aurre: izapidea egiteko aurkeztu nora joan behar den azaltzen da.
  • Erregistro elektronikoa: izapideetako asko egoitza elektronikoan bertan has daitezke, erregistro elektronikoan aurkez daitezkeen datu-orrien bidez. Datu-orriak herritarrek edo enpresek eman behar duten informazio guztia jasotzen du, eta horrek aukera ematen du tratamendu sistemari hasiera emateko Udalaren kudeaketa sisteman. Bitarteko honek izapidearen kontsulta eta jarraipena egiteko aukera ematen du ondoren.

Izapidearen izaera zein den, modu anonimoan has daiteke zenbait kasutan (identifikaziorik gabeko izapide telematikoak), eta gehienetan identifikazioa eskatzen da. Horretarako, herritarrak/enpresak Udalaren Egoitza Elektronikoan onartzen diren ziurtagiri digitaleko bat izan behar du.

 

Horrekin lotutako zerbitzuak

 
2019ko otsailaren 25a

 

Egoitzaren laguntza
Ohiko arazoak konpontzea
Egun baliogabeen egutegia
Zerbitzu Elektronikoen karta
Zerbitzuaren etenak
Tramiteen katalogoa
Kontratugilearen perfila
Iragarkien taula
Dokumentuak balioztatzea eta ikuskatzea
Kexak eta iradokizunak
Erregistro elektronikoa
Notifikazio elektronikoak
Faktura elektronikoa


Beste informazio interesgarri batzuk