Hauek dira sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria behar bezala instalatzeko urratsak:
1.- Windows kontsola batetik "mmc" (komatxorik gabe) komandoa exekutatuko dugu, behean ikusten dugun moduko pantaila irekiko diguna.
2.- Ireki den pantaila berritik honakoa aukeratuko dugu: "/Artxiboa/Erantsi edo kendu osagaia", eta beste pantaila gainerakor bat irekiko digu.
3.- Pantaila berri horretatik “Ziurtagiriak” aukeratuko dugu eta “Erantsi” botoia sakatuko dugu.
4.- Ondoren, “Ekipo kontua” aukeratu, eta azkenik “Tokiko ekipoa".
5.- Bukatzeko, “Onartu” botoia sakatu gure hasierako pantailan, eta horrek gure ekipoko ziurtagiriak kudeatzea irekiko du.
6.- Gure ekipoko ziurtagiriak kudeatzetik (behean ikusten duguna) ziurtagiria inportatuko dugu. Erregistro Elektronikoak sortutako ziurtagiria, inportatu behar duguna, honako honen antzeko bide batean egongo da "D:\Erabiltzaileak\psuarez\.jappsrv\jappsrv.cer", non "psuarez" makina horretan identifikatutako erabiltzailea den. Inportatzeko, “Ziurtagiriak” karpetaren eskuinaldeko botoia sakatuko dugu, "Konfiantzako erroko ziurtapen-entitateak" barruan dagoena. Behin hori eginda, honakoa aukeratuko dugu: "Ataza guztiak >> Inportatu”. Azkenik, inportatu nahi dugun ziurtagiria aukeratu eta onartu egingo dugu.
7.- Azken urratsa da berriz joatea nabigatzailera eta berriro egiaztatzea, honako galdera honetan adierazi bezala
Instalatua dut sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?