Hasiera -> Zerbitzuen karta

Zerbitzuen karta

Zer da zerbitzuen karta?

Zerbitzuen karta dokumentu bat da, eta horren bitartez Udalaren Sail, zerbitzu edo zinegotzitza batek honako hauen berri ematen die herritarrei:

  • Ematen dituen zerbitzuak zein diren eta nola ematen dituen.
  • Zerbitzurik onena emateko hartu dituen kalitate konpromisoak.

Eguneratzeko irizpideak: Zerbitzuen kartak urtero ebaluatuko eta berrikusiko dira, herritarren iritziak kontuan izango dituzteen lantaldeen bidez.

Norentzat da?

Udalak herritarrei zerbitzu ematen dien erakundea da, beraz, udalaren kudeaketaren helburua herritarren beharrak eta igurikimenak asetzea da. Hori dela eta, Zerbitzuen Kartak zerbitzu horien erabiltzaileentzat dira.

Zein dira zerbitzu karten helburuak?

Zerbitzu kartaren xedeak honako hauek dira:

  • Udala herritarrengana hurbiltzea.
  • Udalak ematen dituen zerbitzuen berri ematea herritarrei.
  • Udalak zerbitzuak hobetzeko egiten duen ahalegina azaltzea.
  • Zerbitzuen kalitate maila egokia ezartzea eta horien mantentzea kontrolatzea.
  • Herritarrei udal zerbitzuen funtzionamenduari buruzko iritzia emateko aukera eskaintzea

Zein dira zerbitzu karten edukiak?

  • Karta igorri duen Unitate, Zerbitzu edo Zinegotzitzaren izena eta egitekoak.
  • Unitate, Zerbitzu edo Zinegotzitza horrek ematen dituen zerbitzuak.
  • Hartutako kalitate-konpromisoak.
  • Erabiltzaileek parte hartzeko bideari buruzko informazioa.
  • Unitatearen helbideak eta telefonoak.
  • Ordutegia.

 

2019ko otsailaren 25a

 

Egoitzaren laguntza
Ohiko arazoak konpontzea
Egun baliogabeen egutegia
Zerbitzu Elektronikoen karta
Zerbitzuaren etenak
Tramiteen katalogoa
Kontratugilearen perfila
Iragarkien taula
Dokumentuak balioztatzea eta ikuskatzea
Kexak eta iradokizunak
Erregistro elektronikoa
Notifikazio elektronikoak
Faktura elektronikoa


Beste informazio interesgarri batzuk