Hasiera Web Mapa Gobernu Irekia Web Portal
EUEuskara ESCastellano
Identifikatu

Egoitza Elektronikoa

No hay subtitulo

  • Menu
Egoitza Elektronikoa
✕
  • Nire datuak
    • Datu pertsonalak
    • Biztanleen erroldako datuak
    • Erregistroko oharrak
    • Espedienteak
    • Jakinarazpen elektronikoen postontzia
    • Nire sinadura dokumentu elektronikoetarako
    • Dokumentuak
  • Argitalpen ofizialak
    • Iragarki-taula eta ediktu elektronikoak
    • Udal ordenantzak
    • Osoko Bilkurak
    • Kontratatzailearen profila
    • Egutegi fiskala
  • Izapideak
    • Izapideen katalogoa
    • Jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko baimena
    • Izapideko espedienteetarako dokumentazio aurkezpena
    • Eskatu ohi diren dokumentuak aurkeztea
    • Erregistro-laguntzako bulegoak
    • Dokumentuak baliozkotzea

EKINTZAILETZAREN ARLOKO DIRULAGUNTZAK: IDEIA BERRIAK ETA JARDUERA BERRIAK 2024

Descripción

Pertsona ekintzaileei laguntzeko 2024ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulagutzak

Xedea

Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei ematekoak diren laguntza ekonomikoak, bakarrik aritu daitezen enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen, tokiko enpresa-sorkuntza proiektuen baitan. (ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK), KAPITULU I 
Negozio-ideia zehatz bat duten eta tokiko ekintzailetza-proiektuetan parte hartzen duten pertsona ekintzaileen enpresa-proiektu berriak sustatzeko laguntzak. (ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK), KAPITULU II

Nork aurkez dezakeen
Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira, laguntza-prozesuari ekiteko unean eta eskabidea aurkezten duten unean, baldintza hauek betetzen dituzten persona ekintzaileak:
a) Langabezian eta dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da lanaldi partzialeko kontratu batekin lan egiten ari denean, gehienez % 30eko lanaldiarekin.
b) Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Lan­gile Autonomoen Araubide Berezian ere.
c) Behargintza Leioaren ekintzailetza-arloko aholkuak eta laguntza emateko prozesu batean daude.
 
Gainera, diru-laguntzen lerro bakoitzaren berezko betekizunak:
  
I KAPITULUA- ENPRESA IDEIA GARATZEKO LAGUNTZAK
  • Badute ideia bat enpresa- edo negozioproiektu bat garatzeko jarduera-arlo batean (jarduera-arlo hori edozein izan daiteke).
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurreko ekitaldietan, ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasotako diru-laguntzarik jaso ez izana, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresajarduera berriak abian jartzeko.
II. KAPITULUA - ENPRESA JARDUERA BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
  • Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko. Leioako Behargintzak baliozkotzat jo beharko du plan hori, laguntza fasean.
  • Enpresa jarduerak EAEn izan beharko du helbide sozial eta fiskala, baita lan zentroa ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurreko ekitaldietan, ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen enpresa jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru-laguntzeko deialdietan jasotako diru-laguntzarik jaso ez izana.
Aurkezpena
Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 27an amaituko da, eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzetarako, 2024ko azaroaren 10ean, biak barne.
Aurkezpen lekua
Eskabide-orriak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ eta Gaztelubide), bai eta urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) prestatutako erregistroetan ere aurkeztu behar dira, horretarako Udalak jarriko dituen inprimakietan, udaletxean.leioa.eus webgunean eskuragarri.
Egoitza elektronikoan aurkeztu behar dute horretarako legeak behartzen dituen pertsonek edo entitateek.
Organo kudeatzailea

BEHARGINTZA

Ebazteko epea

Erantzuteko epe estimatua: 10 egun ebazpen-proposamen egiten denetik.

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da

Administrazioaren isilbidearen ondorioa
Ezestekoa
Oinarrizko araudia

- 3518 zk.ko Alkatetzaren Dekretua, 2024ko urriaren 7koa, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREKIN lankidetza-hitzarmena sinatu duena, 2024ko ekitaldian ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdia gauzatzeko eta laguntza horien arauketa onartzeko..
- 2024ko irailaren 19ko ebazpena, lanbide-euskal enplegu zerbitzuko laneratzea aktibatzeko zuzendariarena. honen bidez ezartzen da zer erakunde dauden baimenduta laguntzaile gisa aritzeko, zein hautaketa eta laguntasun jardueragatik dagokio dirulaguntza, ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan, enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak emateko deialdia gauzatzeko.
- Ebazpena, 2024ko apirilaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ekintzaileei laguntzeko 2024ko dirulaguntza-deialdia.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (2003/11/18ko 276. BOE) 
- Diru-laguntzei buruzko Araudi Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa (2006/07/25eko 176. BOE) 
- Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra

Tasa-ordainketa
Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain
Informazio Gehigarria

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA
Dokumentuak Leioako udalean baditugu, ez da beharrezkoa berriro aurkeztea, nahikoa da dokumentuak noiz entregatu ziren jasota uztea.
Dokumentuak lehenago beste administrazio batean aurkeztu baziren ere, kasu horretan Udalak egiten ditu beharrezko kontsultak, eskura dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, horiek lortzeko. Hori guztia Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko.
Beraz, elkarreragingarriak ez diren dokumentuak bakarrik aurkeztu beharko dira, salbu eta legezko gaikuntzarik ez badago edo interesdunak horren aurka egiten ez badu

Informazio gehiagorik:
www.behargintzaleioa.net 

behargintza@leioa.eus
sac01@leioa.eus  (Udaleko HAZ)
sac02@leioa.eus  (Gaztelubideko HAZ)

Behargintza Leioa: 94.400.41.95
Udaleko HAZ: 94.400.80.00
Gaztelubideko HAZ: 94.464.67.22

Erlazionatutako dokumentazioa
Eskaera - Solicitud

Eskatzailearen identifikazio maila
Handia:
Ziurtagiri digital aitortua eta sinadura elektronikoa
Nabarmena:
Cl@ve sistemaren bidez sartzea
Nabarmena:
Giltza sistemaren bidez sartzea
Erlazionatutako dokumentazioa
Documentación requerida
Eskaera
Eskaeraren eredu normalizatua
Lan-bizitzari buruzko txostena
Lan-bizitzari buruzko txostena, laguntzaprozesuaren hasiera-datan eguneratua.
Eskaera egiten den unean langabezia egoera ziurtatzen duen agiria.
Laguntza eskatzen bada enpresa jarduera berriak abian jartzeko, nahitaez aurkeztu beharko da, gainera, enpresarako bideragarritasun plana
Laguntza eskatzen bada enpresa jarduera berriak abian jartzeko, nahitaez aurkeztu beharko da, gainera, enpresarako bideragarritasun plana.
NANaren fotokopia
  • Lineako Izapidea
    Aukeratu identifikazio bide bat:
    • Autofirma-rekin
    • Acceso mediante sistema Clave
    • BakQ-rekin
  • Izapide Presentziala
  • Egoitzari buruz
    • Titulartasuna
    • Araudia
    • Egutegia eta epeen zenbaketa
    • Data eta ordu ofiziala
    • Zerbitzu elektronikoen zerrenda
    • Zerbitzu-karta
  • Informazio interesgarria
    • Pribatutasun-politika
    • Ziurtagiri elektronikoak
    • Identifikazio-sistema
    • Zerbitzuak etetea
    • Sinadura-sistema
    • Esteka interesgarria
  • Laguntza
    • Sarri egiten diren galderak (FAQak)
    • Egoitzaren laguntza
    • Legezko oharra
  • Erabilgarritasuna
    • Hasiera
    • Irisgarritasuna
    • Web mapa
Leioa Udala
  • Elexalde auzoa,1 48940 Leioa (Bizkaia)
  • 94 400 80 00
  • sac01@leioa.eus / sac02@leioa.eus
  • http://www.leioa.net/