Hasiera Web Mapa Gobernu Irekia Web Portal
EUEuskara ESCastellano
Identifikatu

Egoitza Elektronikoa

No hay subtitulo

  • Menu
Egoitza Elektronikoa
✕
  • Nire datuak
    • Datu pertsonalak
    • Biztanleen erroldako datuak
    • Erregistroko oharrak
    • Espedienteak
    • Jakinarazpen elektronikoen postontzia
    • Nire sinadura dokumentu elektronikoetarako
    • Dokumentuak
  • Argitalpen ofizialak
    • Iragarki-taula eta ediktu elektronikoak
    • Udal ordenantzak
    • Osoko Bilkurak
    • Kontratatzailearen profila
    • Egutegi fiskala
  • Izapideak
    • Izapideen katalogoa
    • Jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko baimena
    • Izapideko espedienteetarako dokumentazio aurkezpena
    • Eskatu ohi diren dokumentuak aurkeztea
    • Erregistro-laguntzako bulegoak
    • Dokumentuak baliozkotzea

OBRA TXIKIA EGIN AURREKO JAKINARAZPENA

Deskribapena
OBRA TXIKIA EGIN AURREKO JAKINARAZPENA
Xedea
Jakinarazpen horren bidez, interesdunak udalari jakinarazten dio proiektu teknikorik behar ez duten garrantzi tekniko txikiko obrak eta lanak egingo direla (2/2006 Legearen 227.3 artikulua).
Dokumentazioa Udaleko Erregistroan aurkezten den egunetik bertatik has daiteke obra, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, hargatik eragotzi gabe Leioako Udalaren konprobatze, egiaztatze, ikuskatze eta zehatze ahalmenak, eta dagozkien udal-tasak ordaintzea.

Aldez aurretik jakinarazi beharreko obra eta lanen artean, honako hauek daude:
1. Etxebizitza berritzeko obra:
  • Sukaldebainu-gela edo beste gelaren bateko akaberak, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea, Telekomunikazioak, Instalazio fotovoltaikoa…).
  • Trenkadan zulo bat eraistea (bi gela lotzeko) eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea, Telekomunikazioak, Instalazio fotovoltaikoa…)
2. Jarduera indarrean duen lokala berritzeko obra, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea, Telekomunikazioak, Instalazio fotovoltaikoa…)
3. Jarduera berri instalatuko den lokala berritzeko obra (aurretiazko jakinarazpena egin behar da).
4. Atari edo eskailerarenazalerako akaberak berritzeko obra, irisgarritasun baldintzei eragin gabe.
5. Fatxada edo estalkia mantentzeko edo konpontzeko lanak itxituraren osaerari eragin gabe eta elementu lagungarriak (aldamioa, garabia, karga-jasogailua, platforma eta abar) erabili gabe.
6. Ate eta leihoak aldatzea, kolore, tamaina eta forma aldatu gabe.
Lan eta obrek baldintza hauek dituzte:
  • Eraikinak zurezko egitura badu, azaleko jarduketak baino ez dira baimenduko (akaberak berritzea).
  • Eraikinaren egiturari ez diote eragiten.
  • Eraikinaren fatxada edo estalkiko itxituraren osaerari ez diote eragiten.
  • Etxebizitzaren/lokalaren/eraikinaren bolumen edo azalera eraikia ez da handitzen.
  • Etxebizitzako gelen erabilera ez da aldatzen.
  • Igogailu, berokuntza zentralizatu, galdara areto eta abar bezalako instalazio finkoetan ez dago aldaketarik.
  • Sute kasuetarako dauden babes eta ebakuazioko elementuei ez diete eragiten: eskailerako nukleoak, independentzia-atondoak, e.a.
  • Ez dakarte hirigintza lanik.
Obra hauek kanpo geratzen dira:
  • Interes historiko-artistikoaren arabera sailkatutako edo inbentariatutako baserri eta eraikinetako lanak.
  • Antolamendutik kanpo kalifikatutako eraikinak.
Nork aurkez dezakeen
Komunikazio hori obrak sustatzen dituen pertsonak edo haren ordezkariak egin behar du.
Aurkezpen lekua

1) Presentzialki:
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua

Leioako Udalaren egoitza eta bulego nagusiak
Helbidea: Bº Elexalde, 1
Telefonoa:94 400 80 00

Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: Langileria kalea, 202
Telefonoa:94 464 67 22

2) Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoaren bidez

Organo kudeatzailea
HIRIGINTZA
Ebazteko epea

Obrak hasteko ez da ebazpenik behar,  aurretiazko jakinarazpena aurkezten den egunetik aurrera burutu ahal izango dira.
Hori guztia, Udalak legez eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dituen ikuskapen-ahalmenei kalterik egin gabe.
Jakinarazpenean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada, edo komunikazioa bete dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa administrazio eskudunari aurkezten ez bazaio, ezinezkoa izango da obrak egiten jarraitzea, horren berri izaten denetik, beste erantzukizun batzuk alde batera utzi gabe (penalak, zibilak edo administratiboak).

Administrazioaren isilbidearen ondorioa
Ez da egokia
Oinarrizko araudia

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
Leioako HAPOa
Eraikuntzaren kode teknikoa; DB- SI, DB- HS, DB- SUA, DB- HE, DB- HR.
80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, EAEko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena.
68/2000 Dekretua, irisgarritasun-arau teknikoei buruzkoa.
RITE, 1027/2007 Errege Dekretua, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzkoa.
BTEE, 842/2002 Errege Dekretua, behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa.
513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, suteen aurkako instalazioen erregelamendua onartzen duena.
1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.
209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena.
Kasu bakoitzean aplikatu beharreko indarreko sektore-araudia
Indarrean dauden ordenantza fiskalak.

Tasa-ordainketa
Legeak esartzen duen epea: Berehala.
Ebazpenarako aurreikusitako epea: Ez dago ebazpen zehatzik.
Informazio Gehigarria
Informazio gehiagorik:
hirigintza@leioa.eus

sac01@leioa.eus (HAZ Udaletxea)
sac02@leioa.eus (HAZ Gaztelubide)

Hirigintza: 94.400.80.05
HAZ Udaletxea: 94.400.80.00
HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Erlazionatutako dokumentazioa
Autorización para la realización de gestiones en nombre de otra persona

Aviso de obra

Comunicación previa de obra menor (F.3)

Eskatzailearen identifikazio maila
Nabarmena:
Giltza sistemaren bidez sartzea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Documentación requerida
Aurreko jakinarazpena
(F.3) OBRA TXIKIAREN ALDEZ AURREKO JAKINARAZPENAREN INPRIMAKIA
Obra abisua
OBRAREN BERRI EMATEKO KARTELA. (Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 7.1. artikulua betetzeko).
Obrak gauzatzeko aurrekontua
Hala badagokio, behar diren baimen sektorialak (URA, BFA, errepideak, AESA...)
  • Lineako Izapidea
  • Izapide Presentziala
  • Egoitzari buruz
    • Titulartasuna
    • Araudia
    • Egutegia eta epeen zenbaketa
    • Data eta ordu ofiziala
    • Zerbitzu elektronikoen zerrenda
    • Zerbitzu-karta
  • Informazio interesgarria
    • Pribatutasun-politika
    • Ziurtagiri elektronikoak
    • Identifikazio-sistema
    • Zerbitzuak etetea
    • Sinadura-sistema
    • Esteka interesgarria
  • Laguntza
    • Sarri egiten diren galderak (FAQak)
    • Egoitzaren laguntza
    • Legezko oharra
  • Erabilgarritasuna
    • Hasiera
    • Irisgarritasuna
    • Web mapa
Leioa Udala
  • Elexalde auzoa,1 48940 Leioa (Bizkaia)
  • 94 400 80 00
  • sac01@leioa.eus / sac02@leioa.eus
  • http://www.leioa.net/