Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira, laguntza-prozesuari ekiteko unean eta eskabidea aurkezten duten unean, baldintza hauek betetzen dituzten persona ekintzaileak:
a) Langabezian eta dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da lanaldi partzialeko kontratu batekin lan egiten ari denean, gehienez % 30eko lanaldiarekin.
b) Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.
c) Behargintza Leioaren ekintzailetza-arloko aholkuak eta laguntza emateko prozesu batean daude.
Gainera, diru-laguntzen lerro bakoitzaren berezko betekizunak:
I KAPITULUA- ENPRESA IDEIA GARATZEKO LAGUNTZAK
- Badute ideia bat enpresa- edo negozioproiektu bat garatzeko jarduera-arlo batean (jarduera-arlo hori edozein izan daiteke).
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurreko ekitaldietan, ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasotako diru-laguntzarik jaso ez izana, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresajarduera berriak abian jartzeko.
II. KAPITULUA - ENPRESA JARDUERA BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
- Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko. Leioako Behargintzak baliozkotzat jo beharko du plan hori, laguntza fasean.
- Enpresa jarduerak EAEn izan beharko du helbide sozial eta fiskala, baita lan zentroa ere.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurreko ekitaldietan, ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen enpresa jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru-laguntzeko deialdietan jasotako diru-laguntzarik jaso ez izana.