Xedea:
|
Garrantzia txikiko lanetarako administrazio baimena, tartean, honako lan hauetarako:
1. Etxebizitza berritzeko obra:
- Sukaldebainu-gela edo beste gelaren bateko akaberak, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak).
- Trenkadan zulo bat eraistea (bi gela lotzeko) eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak)
2. Jarduera indarrean duen lokala berritzeko obra, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak)
3. Jarduera berri instalatuko den lokala berritzeko obra (aurretiazko jakinarazpena egin behar da) “esteka”.
4. Atari edo eskailerarenazalerako akaberak berritzeko obra, irisgarritasun baldintzei eragin gabe.
5. Fatxada edo estalkia mantentzeko edo konpontzeko lanak itxituraren osaerari eragin gabe eta elementu lagungarriak (aldamioa, garabia, karga-jasogailua, platforma eta abar) erabili gabe.
6. Ate eta leihoak aldatzea, kolore, tamaina eta forma aldatu gabe.
Lanok baldintza hauek dituzte:
- Eraikinaren egitura ez da egurrezkoa
- Eraikinaren egiturari ez diote eragiten.
- Eraikinaren fatxada edo estalkiko itxituraren osaerari ez diote eragiten.
- Etxebizitzaren/lokalaren/eraikinaren bolumen edo azalera eraikia ez da handitzen.
- Etxebizitzako gelen erabilera ez da aldatzen.
- Igogailu, berokuntza zentralizatu, galdara areto eta abar bezalako instalazio finkoetan ez dago aldaketarik.
- Sute kasuetarako dauden babes eta ebakuazioko elementuei ez diete eragiten: eskailerako nukleoak, independentzia-atondoak, e.a.
- Ez dakarte hirigintza lanik.
Obra hauek kanpo geratzen dira:
- Interes historiko-artistikoaren arabera sailkatutako edo inbentariatutako baserri eta eraikinetako lanak.
- Antolamendutik kanpo kalifikatutako eraikinak.
- Aldundiko ibai edo errepideekiko duten egoeragatik, beste erakunde batzuen baimena behar duten eraikinetako lanak.
|
Oinarrizko araudia:
|
485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, segurtasun-seinaleen eta laneko osasunaren arloko gutxieneko neurriei buruzkoa (BOE 97/04/23. 97. zk.)
http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-1997-8668
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza eta eraisketetako hondakinak kudeatzeari buruzkoa
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/09/1203962a.pdf
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea (2006/07/20ko 138. EHAA)
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2006/07/0603776a.pdf
Tokiko Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa
http://www.bizkaia.eus/Ogasuna/Zerga_Arautegia/Indarreko_arautegia/pdf/ca_9_2005.pdf?idioma=CA
Kasu bakoitzean aplikatu beharreko indarreko sektore-araudia
Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala
http://leioazabalik.leioa.net/eu/ordenanzasfiscales
314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa (E.K.T.) (Martxoaren 28ko BOE. 74. Zk)
http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2006-5515
Real Decreto 842/2002, de 2 de agosto, por el que se aprueba el Reglamento electrotécnico para baja tensión. (R.E.B.T.) (BOE 02/09/18. 224. zk.)
http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2002-18099
|
Informazio Gehigarria:
|
Ez dago ebazpen zehatzik Informazioa baliogarria da indarrean dagoen araudia aldatu arte. UDALAK NAHI BESTE OBRA-INSPEKZIO EGITEKO ESKUBIDEAGORDETZEN DU.
Informazio gehiago: hirigintza@leioa.net sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea) sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)
Hirigintza: 94.400.80.05 HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22
|