GAZTELUBIDE ETA ZUHATZU TXOKOAK: erreserba eskaera.

GAZTELUBIDE ETA ZUHATZU TXOKOAK: erreserba eskaera.
Udal titulartasunekoak diren eta kultura gastronomikoa, aisia eta kultur ekintzak sustatzeko helburua duten Gaztelubide eta Zuhatzu txokoak erabili eta gozatzeko erreserba eskaera.
Txokoaren erreserba eskatu ahal izango dute:
  • Leioan erroldatutako pertsonak eta 18 urte beteak izatea eskabidea aurkezteko unean.
  • Irabazi-asmorik gabeko kultura-elkarteak, egoitza soziala udalerrian dutenak edo jarduerak udalerrian egiten dituztenak, baldin eta Leioako Udalak halakotzat aitortuta baditu.
Nolanahi ere, pertsona fisiko batek eskatuko du txokoa, taldearen izenean eta haren ordezkari gisa. Eskatzaileak txokoa izango duen erabiltzaileetako bat izan beharko du nahitaez.

Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Elexalde,1
94.400.80.00

Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Langileria, 202
94.464.67.22

KULTURA ETA GAZTERIA
Ez da egokia

7/1985 Legea, apirilaren 2koa,Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)
Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala
San Bartolome eta Pinueta auzoetako udal titulartasuna duten instalazio sozio-kultural eta gastronomikoen erabileraren Araudia.

GAZTELUBIDE ETA ZUHATZU TXOKOAK:
TASAK: Erabilera erreserba eta mantenu gastuetarako (argia, ura, garbiketa…)
* Lanegunetan (astelehenetik ostegunera) 58,26 euro
* Asteburu (ostiraletik igandera) eta jaiegunetan 114,48 euro
NOIZ ESKA DAITEKE?:
Erreserba gauzatu nahi den aurreko hileko 1a eta 15a bitartean.
Hilaren 15eko 00:00etara eskaera telematikoki eginez gero, edo egun bereko 14:30etara aurrez aurre egiten bada.

Más información:
infokultur@leioa.eus 
Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.607.25.70
SOLICITUD GENERAL

Handia:
Ziurtagiri digital aitortua eta sinadura elektronikoa
Nabarmena:
Giltza sistemaren bidez sartzea
Documentación requerida
- (A.1a) ESKAERA OROKORRA. Bertan, datu hauek adierazi beharko dira nahitaez: - Eskatzailearen izen-abizenak eta NANaren zenbakia. - Kultura-elkarteari buruzko datuak, elkartearen izenean eta ordezkaritzan jarduten badu. - Harremanetarako telefonoa eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa. - Zein datatarako nahi den erreserba. - Erreserbatu nahi den txokoa. - Erabiltzaile-kopurua. Formazko akatsen bat zuzendu behar bada, hiru egun balioduneko epea emango da hori egiteko.