BEKAK GAZTEDI URIBE KOSTA 2023

BEKAK GAZTEDI URIBE KOSTA 2023
Izapide honen xedea da inguruko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko GAZTEDI UK BEKAK programan parte hartzeko eskaera izapidetzea.
Bekak, 18 eta 29 urte bitarteko, tituludun baina lan esperientziarik ez duten Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude.
Beken iraupena 6 hilekoa izango da eta bekadunak hilean jasoko duen ordainsaria 750,00 eurokoa izango da.
- GAZTEAK
- ENPRESAK
Deialdi honetan aurreikusitako beken onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten GAZTEAK:
-18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
- Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmenean parte hartzen duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
- Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
- Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea
- Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.

Deialdi honetan ondoko baldintzak betetzen dituzten ENPRESEK parte hartu ahal izango dute:
Legez eratuta egotea eta egoitza soziala edo lantokia Bizkaian izatea.
- Enpresa eskatzaileek egunean izan beharko dituzte Administrazio Publikoarekiko zerga betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere.
- Bekaren onuraduna gizarte segurantzan altan ematea Lanekoak ez diren praktiken epigrafean.
- Programak dirauen bitartean, Lanekoak ez diren praktiketan dagoen gaztea tutorizatzeko gaitasuna duen langileria edukitzea.
- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.

Eskabideak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean oinarri arautzaile hau argitaratzen denetik 2023ko irailaren 30era arteko epean aurkeztuko ahalko dira, betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude.

Eskaerak, nagusiki Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez bideratuko dira Udaletxean.leioa.eus
Halaber, eskabide-orriak Leioako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ Udala eta HAZ Gaztelubide), bai eta urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) prestatutako erregistroetan ere aurkeztu behar dira, horretarako Udalak jarriko dituen inprimakietan, udaletxean.leioa.eus webgunean eskuragarri.
Egoitza elektronikoan aurkeztu behar dute horretarako legeak behartzen dituen pertsonek edo entitateek.

KULTURA ETA GAZTERIA
ENPLEGUA ETA EKONOMIA SUSTAPENA




Ez da egokia

- Alkatetzaren 2107/2023 Dekretua, maiatzaren 26koa, 2023ko lanez kanpoko praktikak egiteko beken oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dituena (GAZTEDI UK 2023 BEKAK)
- 3621/2022 zenbakidun Alkatetza Dekretua, 2022ko urriaren 25ekoa, “Bizkaiko Foru Aldundiaren, Berango, Leioa eta Sopelako
udalen arteko lankidetza-hitzarmena 2022-2023 aldirako, gazteriaren arloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzeko” lankidetza-hitzarmenaren atxikimendua onartzen duena.
– 1543/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, enpresetan egiten diren eta lan-arlokoak ez diren praktikak arautzen dituena.
- 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, formakuntza programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzaren Erregimen orokorrean sartzeko zehaztapenak eta baldintzak arautzen dituena.
– 6/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, Gazte Bermearen Sistema Nazionala bultzatzeko presako neurriak arautzen dituena.
– 38/2003 legea. Diru-laguntzen lege orokorra.
- PCM/244/2022 Agindua, martxoaren 30ekoa, 2022ko ekitaldirako Gizarte Segurantzako kotizazioari, langabeziari, jarduera uzteagatiko babesari, Soldatak Bermatzeko Funtsari eta lanbide-heziketari buruzko legezko arauak garatzen dituena
- Leioako Udaleko diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorra.
- Indarrean dagoen Leioako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa.
Diru-laguntzen deialdi honek aurre ikusten ez dituen kasuetarako, honako lege eta araudiak aplikatuko dira: azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorra; azaroaren 17ko Dirulaguntzen
38/2003 Lege Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; eta Leioako Udalak ematen dituen Diru-laguntzen Oinarri Arautzaileak onartzen dituen Ordenantza Orokorra.

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Beka hauen emakida prozedura lehia askekoa da, betiere bekaren eskatzailearen profila bat badator enpresetakoren batek eskatutako profilarekin, eta hura finantzatzeko funtsak agortu arte.
B
eken onuradunak hautatzeko, bekadunek aurkezten dituzten profilak eta programan parte hartzen duten enpresek eskatzen dituzten  profilak hartuko dira kontuan.
Beken izapidetzea Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak- “Lanekoak ez diren praktikak” burutzeko ezartzen dituenak jarraituko dira.
Behin, Lanbidek -Euskal Enplegu Zerbitzuak- eta Behargintzak hautagaiek bete beharreko guztiak betetzen dituztela ziurtatuta, azken hautaketa enpresak berak egingo du. Hori, bi hitzarmen sinatuz formalizatuko da, batetik, Lanbidek eta enpresak sinatutako lankidetza-hitzarmena eta bestetik, enpresaren eta bekadunaren artean lanekoak ez diren praktikak egiteko hitzarmena.

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA
Dokumentuak Leioako udalean baditugu, ez da beharrezkoa berriro aurkeztea, nahikoa da dokumentuak noiz entregatu ziren jasota uztea.
Dokumentuak lehenago beste administrazio batean aurkeztu baziren ere, kasu horretan Udalak egiten ditu beharrezko kontsultak, eskura dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, horiek lortzeko. Hori guztia Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko.
Beraz, elkarreragingarriak ez diren dokumentuak bakarrik aurkeztu beharko dira, salbu eta legezko gaikuntzarik ez badago edo interesdunak horren aurka egiten ez badu.

Informazio gehiagorik
Aterpe Leioa Gaztegunea.
Aldapabarrena, 2.
Tel: 94 405 58 50
gazte@leioa.eus 

Behargintza Leioa.
Mendibil kalea, 3.
Tel: 94 400 41 95
behargintza@leioa.eus 

Hitzarmenean parte hartzen duten udalerrietako Gazteria zerbitzuetan.
Solicitud inscripción Empresas

Solicitud inscripción Jóvenes

Documentación a aportar las personas jóvenes
- Eskaera (L.5)
- LEABD (Lanbiden lan eskatzaile gisa egotearen gaineko agiria).
- Lanbideren Kurrikulum Vitaea behar bezala eguneratua
- Lan bizitza txostena behar bezala eguneratuta
Documentación a aportar por las empresas
- Solicitud de inscripción (L.6)