Deialdi honen helburu da Leioan bizi diren eta ohiko lehiaketa-jarduera Kirol Kontseilu Gorenak onartutako kirol-jarduera batean eta Eusko Jaurlaritzako kirol Zuzendaritzaren modalitate-katalogoko diziplinetan banaka garatzen duten kirolarientzako diru-laguntzak ezartzea.Diru-laguntzen deialdi honen barne sar daitezke 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte garatutako proiektuak.
Leioako Udaleko Alkatetza Presidentetzaren 1151/23 Dekretua, 2023ko martxoaren 15ekoa, non banakako kirolarientzako ohiko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartzen diren.Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (2003/11/18ko 276. BOE)Udal ordenantzakDiru-laguntzei buruzko Araudi Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa (2006/07/25eko 176. BOE)
GARRANTZITSUA: Dokumentuak Leioako udalean baditugu, ez da beharrezkoa berriro aurkeztea, nahikoa da dokumentuak noiz entregatu ziren jasota uztea.Dokumentuak lehenago beste administrazio batean aurkeztu baziren ere, kasu horretan Udalak egiten ditu beharrezko kontsultak, eskura dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, horiek lortzeko. Hori guztia Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko.Beraz, elkarreragingarriak ez diren dokumentuak bakarrik aurkeztu beharko dira, salbu eta legezko gaikuntzarik ez badago edo interesdunak horren aurka egiten ez badu.Informazio: uki.idmleioa@leioa.eussac01@leioa.eus (SAC Ayuntamiento)sac02@leioa.eus (SAC Gaztelubide)
Sakoneta Kiroldegia: 94.400.80.59SAC Ayuntamiento: 94.400.80.00SAC Gaztelubide: 94.464.67.22