Jakinarazpen horren bidez, interesdunak udalari jakinarazten dio proiektu teknikorik behar ez duten garrantzi tekniko txikiko obrak eta lanak egingo direla (2/2006 Legearen 227.3 artikulua).
Dokumentazioa Udaleko Erregistroan aurkezten den egunetik bertatik has daiteke obra, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, hargatik eragotzi gabe Leioako Udalaren konprobatze, egiaztatze, ikuskatze eta zehatze ahalmenak, eta dagozkien udal-tasak ordaintzea.
Aldez aurretik jakinarazi beharreko obra eta lanen artean, honako hauek daude:
1. Etxebizitza berritzeko obra:
- Sukaldebainu-gela edo beste gelaren bateko akaberak, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea, Telekomunikazioak, Instalazio fotovoltaikoa…).
- Trenkadan zulo bat eraistea (bi gela lotzeko) eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea, Telekomunikazioak, Instalazio fotovoltaikoa…)
2. Jarduera indarrean duen lokala berritzeko obra, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea, Telekomunikazioak, Instalazio fotovoltaikoa…)
3. Jarduera berri instalatuko den lokala berritzeko obra (aurretiazko jakinarazpena egin behar da).
4. Atari edo eskailerarenazalerako akaberak berritzeko obra, irisgarritasun baldintzei eragin gabe.
5. Fatxada edo estalkia mantentzeko edo konpontzeko lanak itxituraren osaerari eragin gabe eta elementu lagungarriak (aldamioa, garabia, karga-jasogailua, platforma eta abar) erabili gabe.
6. Ate eta leihoak aldatzea, kolore, tamaina eta forma aldatu gabe.
Lan eta obrek baldintza hauek dituzte:
- Eraikinak zurezko egitura badu, azaleko jarduketak baino ez dira baimenduko (akaberak berritzea).
- Eraikinaren egiturari ez diote eragiten.
- Eraikinaren fatxada edo estalkiko itxituraren osaerari ez diote eragiten.
- Etxebizitzaren/lokalaren/eraikinaren bolumen edo azalera eraikia ez da handitzen.
- Etxebizitzako gelen erabilera ez da aldatzen.
- Igogailu, berokuntza zentralizatu, galdara areto eta abar bezalako instalazio finkoetan ez dago aldaketarik.
- Sute kasuetarako dauden babes eta ebakuazioko elementuei ez diete eragiten: eskailerako nukleoak, independentzia-atondoak, e.a.
- Ez dakarte hirigintza lanik.
Obra hauek kanpo geratzen dira: