Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira, laguntza-prozesuari ekiteko unean eta eskabidea aurkezten duten unean, baldintza hauek betetzen dituzten persona ekintzaileak:
a) Leioan erroldatuta daude eta Leioan benetan bizi dira oinarri hauek argitaratzen diren datan eta, gutxienez, laguntza-prozesua bukatu arte.
Leioan erroldatuta egotea eta Leioan benetan bizi izatea ez da nahitaezkoa izango aurreikusita baldin badago enpresa-jarduera Leioan instalatzea. Kasu horretan, onuradunak EAEn erroldatuta egon beharko du eta bertan bizi, oinarriak argitaratzen diren unetik eta, gutxienez, aholkularitza-prozesua bukatu arte.
b) Langabeak dira eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ondorio horietarako langabetua dela iritziko da aldikako lanaldian ari denean, lanaldi osoa ez izanda %30 baino handiagoa.
c) Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.
d) Behargintza Leioaren ekintzailetza-arloko aholkuak eta laguntza emateko prozesu batean daude.
Gainera, diru-laguntzen lerro bakoitzaren berezko betekizunak:
I KAPITULUA- ENPRESA IDEIA GARATZEKO LAGUNTZAK
- Badute ideia bat enpresa- edo negozioproiektu bat garatzeko jarduera-arlo batean (jarduera-arlo hori edozein izan daiteke).
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurreko ekitaldietan, ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasotako diru-laguntzarik jaso ez izana, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresajarduera berriak abian jartzeko.
II. KAPITULUA - ENPRESA JARDUERA BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
- Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko. Leioako Behargintzak baliozkotzat jo beharko du plan hori, laguntza fasean.
- Enpresa jarduerak EAEn izan beharko du helbide sozial eta fiskala, baita lan zentroa ere.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurreko ekitaldietan, ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen enpresa jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru-laguntzeko deialdietan jasotako diru-laguntzarik jaso ez izana.