LEIOA INDARTU BONOA 2023


Merkataritza-jarduera indarberritzea eta deskontu-bonoen bidez herritarren artean kontsumoa bultzatzea dira “LEIOA INDARTU BONOA 2023” kanpainaren helburuak

Bertoko merkatariei laguntzeko eta kontsumoa bultzatzeko kanpaina sustatzea, baina saltokiek Leioako udalerrikoak izan beharko dute, bai eta bigarren ataleko baldintzak bete ere.

Leioako Udalak salgai jarriko dituen bonuak eskuratzen dituzten 18 urtetik gorako pertsona fisiko oro izango da onuradun. Ezarritako bide eta bitartekoen bitartez eskuratu ahal izango dituzte.
NAN edo AIZ zenbaki bati lotuta egingo da bonuen banaketa; hortaz, zenbaki bakoitzeko, gehienez ere 120 eurora arte (balio osoa) bonuak eskuratu ahal izango dira.
Bonuak eskuratzen dituztenek 4. atalean adierazitako zenbatekoa ordainduko dute, eta Leioako Udalak dirulaguntza ordainduko du. Dirulaguntza hori ez da geroago itzuli beharko.
Herritarrek ordaindutako zenbateko osoaren eta Leioako Udalak egindako ekarpenaren batuketak osatuko du bonuaren ageriko balioa (balio osoa)

Atxikitzeko eskabideak aurkezteko epea deialdia BAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, bonuak agortu arte, edo, azken buruan, 2023ko abenduaren 20an.

Egoitza Elektronikoan aurkeztuko dira, horretarako www.udaletxean.leioa.eus webgunean eskuragarri dauden inprimakiak aurkeztuz.

BEHARGINTZA

 

Ezestekoa

Alkatetzaren Dekretua, 3218/23 zk., LEIOA INDARTU BONOA 2023 kanpainaren deialdia eta oinari arautzaileak onartzen dituena

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

Bonu-formatua: bi bonu-mota jarriko dira herritarren eskura, zenbateko hauekin:

  • 20 + 10; 20 €-ko zenbatekoarekin, 30 €-ko ageriko balioa emango dio eramaileari, atxikitako establezimendu-sarean kontsumoko ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Erosketaren gutxieneko zenbatekoa 30 eurokoa izango da.

  • 10 + 5; 10 €-ko zenbatekoan, 15 €-ko ageriko balioa emango dio eramaileari, atxikitako establezimendu-sarean kontsumoko ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Erosketaren gutxieneko zenbatekoa 15 eurokoa izango da.

Bonoak erabiltzeko aldia argitararze datarik 2024ko urtarrilaren 31era arte ezarriko da, bonoak lehenago bukatzen baldin ez badira. Aldi horretatik kanpo ez da bonoz erosterik onartuko

Bonuak https://tickets.kutxabank.es helbidean eskuratu ahal izango dira, eta inprimatu edo erakutsi ahal izango dira telefono mugikorrean erosketa edo kontsumoa egingo den atxikitako establezimenduan. Bai eta ere Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi eta inprimatu ahal izango dira, edozein kreditu/zordunketa txartelekin. Gehienez NAN edo AIZ zenbaki bakoitzeko 120 eurora arte (ageriko balio edo osoa) bonuak erosi ahal izango dira.

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA
Dokumentuak Leioako udalean baditugu, ez da beharrezkoa berriro aurkeztea, nahikoa da dokumentuak noiz entregatu ziren jasota uztea.
Dokumentuak lehenago beste administrazio batean aurkeztu baziren ere, kasu horretan Udalak egiten ditu beharrezko kontsultak, eskura dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, horiek lortzeko. Hori guztia Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko.
Beraz, elkarreragingarriak ez diren dokumentuak bakarrik aurkeztu beharko dira, salbu eta legezko gaikuntzarik ez badago edo interesdunak horren aurka egiten ez badu.

Eskaera / Solicitud

JEZ Epigrafeen Zerrenda-Lista Epígrafes IAE

  • Eskaera

    Solicitud