Legez eratutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira onuradunak, baldin eta lantokia Leioan edukita han burutzen badute jarduera ekonomikoa, prestakuntza-eta ikastun-kontratua ez den beste edozein lan-kontraturekin. Halaber, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak eta dirulaguntzei buruzko indarreko araudiak ezarritako betebeharrak egunean izatea.
- Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean egotea ere.