2025eko ekitaldian Leioako udalerrian dauden enpresak ezartzen eta finkatzen laguntzeko: "LEIOA ERROTZEN" ohiko dirulaguntzak
ENPLEGU, EKONOMIA SUSTAPEN, MERKATARITZA ETA TURISMO ARLOA
Proiektuek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:- 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren hogeita hamarrera bitartean egin behar dira.- Proiektuan egin beharreko gutxieneko inbertsioa mila eurokoa da (BEZik gabe).Gauzatutako proiektuek helburu hauetakoren bat bete beharko dute:1. Leioako udalerriko lokaletan establezimenduak jartzeko proiektuak: egokitzea, fatxadak eta itxiturak, irisgarritasuna hobetzea, alokairu-gastuak, altzariak, ekipamendua, digitalizazioa eta abar, betiere helburua jendeari edo bezero potentzialei zuzeneko arreta ematea bada.2. Berrikuntza-proiektuak: berrikuntza ekoizpenean, bezeroetan, pertsonengan, esparru ekonomiko-finantzarioan, administrazio-prozesuetan, merkatu berrietan, produktuan edo logistikan, edo inpaktua zehar-lerroetan: euskararen sustapena, jasangarritasuna, berdintasuna, irisgarritasuna hobetzea eta kolektibo kalteberen integrazioa, etab.Itzuli beharrik gabeko laguntza bat ezartzen da, diruz lagundu daitekeen guztizkoaren % 50ekoa, gehienez 6.000 eurokoa (sei mila euro) establezimendu bakoitzeko.Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 1.000 eurokoa (mila euro) izango da, BEZik gabe.Establezimendu batean baino gehiagotan egiten diren jarduera baten edo batzuen titular diren pertsona fisiko edo juridikoen kasuan, eskabide bat aurkeztu ahal izango dute laguntzak jaso nahi dituzten establezimendu bakoitzeko.DOKUMENTAZIOA AURKEZTEADokumentuak Leioako udalean baditugu, ez da beharrezkoa berriro aurkeztea, nahikoa da dokumentuak noiz entregatu ziren jasota uztea.Dokumentuak lehenago beste administrazio batean aurkeztu baziren ere, kasu horretan Udalak egiten ditu beharrezko kontsultak, eskura dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, horiek lortzeko. Hori guztia Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko.Beraz, elkarreragingarriak ez diren dokumentuak bakarrik aurkeztu beharko dira, salbu eta legezko gaikuntzarik ez badago edo interesdunak horren aurka egiten ez baduInformazio gehiagorik:www.behargintzaleioa.net behargintza@leioa.eusBehargintza Leioa: 94.400.41.95